2016-11-20

HIRUGARREN SAIOA, BLOKE LOGIKOAK

Bloke logikoak, zer esan hauei buruz:
Gizakion ezaugarri bat, trebetasunak garatzean da. Trebetasun horiek fisikoak edo kognitiboak izan daitezke. Trebetasun hauei esker, ekintza desberdinak egin genitzake eta gure inguruarekin komunikatzeko gai bihurtzen gaitu. Trebetasun hauetako bat PENTSAMENDU LOGIKO MATEMATIKOA da. Logikaren bidez, iritzi edo uste baten  baliotasuna edo faltsukeria aztertzen dugu.
Baina zer da pentsamendu logiko matematikoa?
Egunerokatusean aplikatu genezakeen, trebekuntza multzoa dela esan genezake. Eragiketa sinpleak ebatzi, informazioa aztertu, pentsamendu erreflexiboa erabili eta ingurua aztertu.

Nola lagundu PENTSAMENDU LOGIKO MATEMATIKOARI?
  • Ezaugarri desberdinen sailkapena
  • Bizi izan dutena ahoz esatea
  • Ezaugarriak azaldu
  • Bikoteak egin
  • Sailkatu
  • Konparatu
  • Kantitatea landu

Hau guztia borobiltzen duen materiala DIENES en BLOKE LOGIKOAK da.
"M"rekin askotan erabiltzen ditut eta oraindik zailtasunak ditu lodia-mehea, handia eta txikia pieza batzuetan desberdintzen.
Lehenengo etiketa gabe eta gero etiketak jarriz, jolas desberdinak egin ditugu.
Jolas asko egin daitezke, https://www.youtube.com/watch?v=6H1boh4Abmg
Lotura horretan, bide baten bidez azaldu nituen jolas desberdinak.











2016-11-06

BIGARREN SAIOA: TRASBASEAK ETA 5 ZENBAKIA

Oraingoan bi saio desberdin proposatzen dizkizuet:

Trasbaseak, leku batetik beste batera gauzak pasatzea. Zer lortzen dugu honekin:
  • Begi-eskuen arteko trebetasuna garatzea
  • Koordinazio muskularra
  • Arreta
  • Autonomia
  • Eta kantitateari sarrera egiten diogu, gutxiago eta gehiago kontzeptuak bereganatzeko.



 

5 zenbakiaren deskonposaketa landu dugu. "M" badoa trukatze propietatea bereganatzen. Bi zenbakirekin 5 zenbakia nola lortu asmatu ondoren 1+4 eta 2+3 edo 4+1 eta 3+2, konbinazioa hauek topatu behar zituen.




Sistema hamartarrari be sarrera eman diogu. Berak badaki irakurtzen eta baita idazten 11,12,13,.....20,21......30,31..... 100 baina ez dakit sentsu asko hartzen dion edo kanta bat bezala ikasi duen. Horregatik irudian ikusten dozuen zenbakiak idatzi ditugu, hamabat (zergatik deitzen diogu hamaika?), hamabi, hamahiru, hamalau,...... eta luzeraren arabera ordenatu behar zituen beraz kantitatearen arabera



2016-11-02

AURTEN ERE!!!!!


Oso pozik nago, aurten ere PREST GARAKO ikastaro bat emango dudalako. Gaur bertan dekogu aurrez aurrekoa eta nire ikaskideak ezagutzeko irrikan nago.
Sei bat aste ditugu aurretik elkar ezagutu eta elkar lanean pila bat ikasteko. Arro sentitzen naiz, urtero hezkuntzan dekoguzen profezional bikanez inguratzen naizelako.
Hemen doa gaurko aurrkezpenaren prezia,
EKIN DEZAIOGUN BIDEARI!!!!!!


Los maestros nos deberíamos aliar más con los alumnos en lugar de enfrentarnos, el enfrentamiento es el fracaso de la acción educativa […] hay que intentar desde el principio conectar con los alumnos porque, de lo contrario, en vez de progresar se irán hundiendo.
Los niños se interesan por aquello que les es útil, que tiene relación con su propia vida, los listados de ejercicios mecánicos no tienen nada que ver con la vida de los alumnos y los niños, se aburren, es una defensa psicológica. El alumno ha de ver que lo que le proponen tiene una estrecha relación con la vida y con el progreso del mundo
Las matemáticas son difíciles, todas las ramas del saber son difíciles para unos y fáciles y atractivas para otros. Lo que les sucede a las matemáticas es que tienen un lenguaje propio que no se entiende de manera espontánea y que es necesario dominar. Los conceptos matemáticos son conceptos abstractos que resulta difícil enseñar. El lenguaje  oral, o escrito, se puede enseñar, pero el lenguaje matemático, para ser entendido, ha de ser descubierto por uno mismo. La didáctica de las matemáticas consiste en acompañar en ese paso de lo concreto a lo abstracto y en el aprendizaje de su lenguaje. Que sean difíciles no quiere decir, no obstante, que no sean preciosas, también es difícil interpretar el lenguaje musical o subir el Everest. La enseñanza de las matemáticas es un arte.

MARAIA ANTONIA CANALS


https://prezi.com/ev_evuz8gisc/matematikak-eskuekin-eta-baliabideekin-hh-n/