2015-10-14

ALGORITMO ABN



Wikipedian hau agertzen da:

En general, no existe ningún consenso definitivo en cuanto a la definición formal de algoritmo. Muchos autores los señalan como listas de instrucciones para resolver un cálculo o un problema abstracto, es decir, que un número finito de pasos convierten los datos de un problema (entrada) en una solución (salida). 

Guk gure ikasleei pausu gehiegi ematen dizkiegula aspalditik daruat buruan, horregatik algoritmo honekin topo egin nuenean asko gustatu zitzaidan.


Aurten emango ditudan ikastaroetan gai hau mahai gainean jartzea nahi dut, komenigarria da algoritmoz aldatzea edo ez? 
Nire ustez, erabiltzen ditugun algoritmoak sistema hamartarra ondo ulertzen bada ulertzen dira. Beti esaten den bezala etxe bat ezin da teilatutik hasi, oinarri egonkor bat egin beharra dago. Oinarri egonkorra, sistema hamartarra manipulazioaz eta jolasen bitartez lortzen da. 

ABN algoritmoa sistema hamartarraren ulertze prozesuan oinarritzen da eta asko lantzen ditu deskonposaketa eta prozesu pertsonala.Txotxak erabiliz, unitateak, ehunekoak , hamarrekoak...sortzen dira. Beste edozein material ere erabili daitezke . Materialez aldatzea oso egokia da txotxak, kaxak, regletak...

Jarraian dauzen bi bideo hauetan kenketa bi algoritmo desberdinez nola egin azaltzen dut. ABN algoritmoa erabiliz ez dau eramanik bateri kentzen diozuna besteari kentzen diozulako. 






                               

Bideo honetan ABN algoritmoa erabiliz neskato bat kenketa bat egiten ikusiko dozue.



ABN algoritmoari buruz gehiago jakin nahi baduzue hemen usten ditut bi lotura:

http://abnalgoritmoak.blogspot.com.es  
http://algoritmosabn.blogspot.com.es

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina