2015-09-28

2015-2016





Aurtengo ikasturte hasi da jadanik eta niretako aurtengoa oso berezia da.
Eskerrak eman behar diot Zamudioko eskolari nire proiektuan sinesteagatik.


Aurreko astean hasi nintzen, lehen mailan, bigarren mailan, hirugarren mailan eta HH-ko 5 urteko gelan matematikak era manipulatiboan azaltzen. 


Proiektuak ALOHA du izena eta aurretik noizbait azaldu dut.Abakoa deko oinarri proiektu honek, eragiketak egiten ditugu berarekin, ZENBAKIAK IKUSTEN DITUGU eta gure GARUNEAN IRUDIKATZEN  ditugu. Irudiak sortzen ditugu!!! Hain garrantzitsua eta ahaztuak ditugun irudiak.Bost urteko gelako lehen eguna bideoz grabatu genuen, oraindik ez dut ikusi baina umerik ez bada agertzen jarriko dizuet.Hasiera baten, gelan NUMICON materialarekin zenbakiekin infinitu gauza egin daitezkeela azaldu nien forma desberdinekin irudi desberdinak sortuz.Zenbaki horiek abakoan bolatxo formarekin agertzen zirela bat-batean hartu zuten. Harrituta geratu nintzen!!!


Hasi den haste honetan, zenbakiak irudi bihurtu ditugu karta desberdinak erabiliz eta oroimen bisuala landuz. Karta bakoitzean, zenbaki bat abakoan irudikatuta ikusten zuten eta ze zenbaki den esan behar zidaten.

2015-09-15

NEUROZIENTZIARI ESKER


Gauza pilo bat ikasten gabiz neurozientziari esker. Azken aldian gai honek nire denbora libre guztia kentzen dit. Ez daukat beharrezkoa den formakuntza gai denak ondo ulertzeko baina ikas prozesua ulertzen lagunduko didan artikulu eta ensailo asko irakurri ditut.



Intuitiboki denok dakigu zer den OROIMENA eta zer esan nahi dugun IKASKUNTZA edo ikas prozesua aipatzen dugunean: “ Anak izagarrizko oroimen ona dauka!! guztiaz oroitzen da!!!” Horrelako esaldiak denok esan eta entzun ditugu edo “ ez zara mahaitik altzatuko biderketa taulak ikasi arte” baina zertaz hari gara? Bi prozesu konplexus hari gara, definizioz:

  • OROIMENA: Gizakiek (animali batzuk) bizi izandako esperientziak gordetzeko dugun gaitasuna dela esan genezake. Bizitasun horiek, informazioa dira eta erabili nahi ditugunean prest dekoguz gordeta garunean. Oroimenak gure poratera aldatu dezake.
  • IKASKUNTZA: Oroimenak gure portaera aldatzen badu, zerbait ikasi dugula esan dezakegu. Adibide batekin argiago geratuko da prozesu hau: Ogia erostera eguardiko 12:30 etan joan naiz eta ia 15 minutu itxaron behar izan ditut. Hurrengo egunean 12:30etan joan beharrean beranduago joatea erabaki dut. Zergatik?
    Bizi izan dudana gordeta geratu da nire garunean eta horrek nire portaera aldatu du, ikasi dudala esan genezake, hamabi terdietan ogi bila joatea ez dela ideia ona ikasi dut itxaron behar delako.
    Ikaskuntza hau bi eratara interpretatu daiteke: oroimenari esker poertaera aldatzea edo informazio berria garunean gordetzea.

INFORMAZIOA GORDETZEA

Nola sortzen da oroimen berri bat? Hiru pauso daude. Oso konplexuak direnez sinplifikatu egin ditut:

  1. Lorpena
  2. Finkapena
  3. Berreskuratzea

LORPENA
Arreta eta motibazioak garrantsi handia daukate. Hauek erabakitzen dute guretzat inguruko ze estimulu diren garrantzitsuenak eta arreta non jarri behar duzun. Bizipen bakoitzak, garunean “ errepresentazio” bat sortzen du. “Errepresentazioa” horren sorrerarekin “hipokanpoa” oso lotuta dago. Errepresentazio horiek denbora gutxi iraun dezakete edo guztiz kontrako. Bere iraupenaz arduratzen dena FINKAPENA da.

FINKAPENA
Egitura ahul bat indartu egiten du. Zer egin egitura sendotzeko, hori da hurrengoko pausoa:
  1. Lo egin
  2. Informazioarekin lotura emozional bat izan
  3. Gogorarazten dugun aldi kopurua
  4. Aurretik dakigun zerbaitekin egiten dugun lotura kopuruaren arabera

BERRESKURATZEA
Garunean bilduta daukagun informazio horretara kostiente joan al gara edo nahigabe, adibidez zerbait konkretua usainduz beste momentu bat gogorarazten gaitu.

Oroimen arazoak baditugu, edozein ataletan izan genezake arazoa. Arreta arazoak dituztenek (TDA) lorpenaren atalean dute arazoa eta mihi puntan dekogunean hitz bat eta ez zaigunean bururatzen berreskuratze prozesuan dugu arazoa.




Laburbilduz, Ikas prozesuan oroimenak pisu asko dauka eta oroimenaren atalak kontutan izaten baditugu lehe atala pisteko gure ikasleak motibatu behar ditugu , finkapena lortzeko sentitu, bizi behar dute eta azkenik berreskurapena landu.