2015-01-28

ESPAZIOA HAUR HEZKUNTZAN

Bihar Beasaingo Lizeo ikastetxean geometriako laugarren saioa daukat. Oraingoan, irakasleek aurreko saioan planteatu genituen ekintza batzuk baloratu behar dituzte. Ekintza horiek gelan egin ondoren beraien ebaluazioa espero dut. Hurrengoko sarreretan azalduko ditut ondorioak denok ikas dezagun!!

Ze garrantzitsua den espazioa haur hezkuntzan. Inguruko espazioa ulertzea gure burua espazioan aurkitzeko.
Lizeo ikastetxean planteatuko ditudan ekintza eta galderak jartzen ditut jarraian. Eman buruari!!!!!


ESPAZIOA HAUR HEZKUNTZAN


DISTANTZIAK, LEKUALDAKETA ETA ESPAZIO ORDENAKETA

  • Tamainu eta pisu desberdineko objetuak punta batetik bestera garraiatzea
  • Objetu desberdinak jaurti eta ikusi zein heltzen den hurrunago. Distantziak konparatu
  • Gorantz jaurtiki eta ikusi zein heltzen den gorago
  • Eskutik helduta ilera bat egin eta espazioan mugitu
  • Umeak jesarrita, distantzia mantenduz, baloi bat pasatu batek besteari



  1. Aurreko ekintzak zertarako erabiliko zenituzke?
  2. Gelan ze motatako ekintzak burutzen dituzu distantziak, lekualdaketak eta ordenaketa azaltzeko
  3. Zergatik uste duzu landu beharreko kontzeptuak direla? Uste baduzu.



KONTZEPTU ESPAZIALAREN KONTZEPTUALIZAZIOA

  • Kartoizko kaxekin tren bat egin eta barrura eta kanpora
  • Ustai batzuekin lerro bat egin eta barrura sartzen eta urtetzen ibili lerro gainetik
  • Aulki batzuekin bide bat egin eta gainetik eta azpitik ibili
  • Bi objetuen artetik pasatu
  • Esan ala besoak mugituko dituzte: gora, behera, aurrera....


  1. Ekintza hauekin zure ustez ze lortzen da?
  2. Gelan egingo zenituzke?
  3. Zure inguruko espazio esagutzea ezin bestekoa da...........



AURREKO EKINTZAK NOLA ERALDATUKO ZENITUZKE URTEEN ARABERA

2015-01-27

BIDERKETA TAULA

Badakit, hurrengo sarrera geometriakoa izan behar zela, haur hezkuntzan nola landu geometria hain zuzen ere baina......
Hurrengoa bene-benetan geometriakoa izango da!!!

Oraingo sarrera BIDERKETA TAULA-ren ingurukoa da. Bergarako Aranzadi ikastolan, guraso eta irakasleekin, denok bat eginez, tailer praktiko batzuk jarri ditugu martxan. Oso ideia polita iruditu zitzaidan denok elkarrekin lan egitea eta oso politto doiela esan beharra daukat.







Biharko saioa prestatzen nenbilela, biderketa taula, nik nola erakusten diedan azaltzea pentsatu dut.
Esan beharra daukat ez dela nik asmatutako teknika bat, Daniel GabarrĂ³-k asmatutako da. Daniel-k ortografia lantzeko teknika bisual batzuk dauzka eta horren bitartez heldu nintzen taularen liburuxkara.
Teknika bisual hauetan eta bista eta entzumenarekin arazoak dituztenen inguruan nire lagun NAIA ZABALA-k hitz egiten dit. Bera optometrista da eta ikas arazoetan espezializatuta dago.http://www.keinuoptometriazentroa.com

Biderketa taulen liburua ikustea nahi baduzue interneten hurrengo loturan ikusi ahal dezakezue baina probazkoa denez "boira editorial" jartzen du horri guztietan.http://www.boiraeditorial.com/libros/dominar-las-tablas-de-multiplicar.html hor "descargar muestra gratuita" eta listo!

Liburuan agertzen diren pausoak prezi honetan azaltzen ditut. Espero dot lagungarria izatea.https://prezi.com/-ac5t_i7hkua/edit/#13

Kalkulu mentalarentzat ezin bestekoa da buruz jakitea taulak eta baita eragiketa desberdinak egiteko baina ez dugu ahaztu behar inoiz, biderketak zertarako erabiltzen diren eta zergatik erabiltzen den algoritmo konkretu hori irakasteaz. Nire ustez hori ikasteko manipulatiboak erabili behar dira (erregletak, harriak, sistema hamartarra ulertu behar da algoritmoa ulertzeko....)





2015-01-06

GEOMETRIA: BIZI, DESKRIBATU, INTERPRETATU

Azken aldian, geometriaren inguruko hausnarketan nabil. Ez dut ulertzen zergatik usten duten azkenerako, garrantzitsua ez bazen moduan.
Gure ingurua aztertzea da GEOMETRIA gauza konkretu bat, ez da abstraktoa , ZENBAKIKUNTZAREKIN gertatzen den moduan eta horregatik uste dut ume askoren gustokoa izan daitekeela.





Geometria lantzeko orduan hiru pauso jarraitu behar dira:
  1. MUGIMENDUA, beti mugimenduarekin hastea komenigarria da. Adibidez, azalera azaltzeko lurrean zintaz poligono bat irudikatu dezakegu eta barruko espazioa gelako gauzekin estali genezake
  2. AHOZ ADIERAZTEA, bizi izan dutena ahoz deskribatzea oso garrantzitsua da. GALDERAK egin behar dira hausnarketa bultzatzeko.
  3. ERREPRESENTAZIOA, mugimenduaz ikasi dena eta ahoz deskribatutakoa sortzea izango da azken puntua.
Haur Hezkuntzan kontzeptu batzuk lantzen hastea komeni zaigu. Nik ideia batzuk botako ditut eta hurrengo sarreretan gai bakoitzeko jarduera bat planteatuko dut. Gaiak hauek izango dira:
  • Lerro zuzena eta kurbatua
  • Lerro itxia eta irekia
  • Lerro paraleloak eta ez paraleloak
  • Irudi lauak: triangelua, laukizuzena, karratua, borobila....
  • Angelua
  • Perimetroa
  • Azalera
  • Bolumena
Hurrengo loturetan, geometriarekin lotutako jarduera batzuk agertzen dira. Nik egindako presentazioak dira eta ez dator dena idatzirik baina ideiak hartu ditzakezue