2014-09-17

EUSKAL HERRIKO ZALDUNAK

Pasadan asteburuan Zaldibarren egon ginen Euskal Herriko cattle eta Team Penning lehiaketaren finala ikusten. Zaldi gainetik ganadua ondoen eurek gobernatzen dutela erakustea da helburu.
Gu arratsaldean joan ginen, taldekako lehiaketa ikusi genuen: Team Penning izenekoa.
Eta oraingoan ere nahigabe, zenbakiak lantzen egon ginen.


Hiru zalduneko taldeetan aritu ziren. Hamarrerako zenbakiekin markatuta zeuden behiak eta epaileak agintzen zuen zenbakia zuten behiak batu behar zituzten, denbora konkretu baten azpitik.


Epaileak zenbaki bat esate zuenean, gu ere jolasten hasten ginen. Ea zaldunak baino lehen topatzen ginuan zenbaki hori zeuzken hiru behi.
Horrela nire lau urteko semeak, entzumena grafiarekin lotu zuen, hau da ,zenbakiak identifikatzen ibili ginen,
ZUEK NOLA LANTZEN DITUZUE ZENBAKIAK?




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina