2014-08-25

OPORRAK!!!

Aurtengo oporrak bereziak izan dira. Uztailean, gure etxeko txikiak besoa apurtu zuen eta horrek gure planak aldetu zituen. Kostaldera joan beharrean barrualdera joatea erabaki genuen. Esperientzia asko bizi izan ditugu eta nire semeek berriro ere asko irakatsi didate.
Egin dudan aurkikuntza garrantzitsuenetariko bat argazkian agertzen diren eduki ontzi horiek dira. Itxuraz, herri txiki bateko eskola-txiki baten aurkitu zituzten. 40 bat urte izango dituztela esan didate eta eskolan edukiera desberdinak eta berain arteko erlazioa azaltzeko erabiltzen zituzten.
Mila esker Roberto eta Consuelo!!!


Unitate desberdinak agertzen ziren idatzita, litro, doble lito, medio litro, medio decalitro, decalitro...



 
Konprobaketa bat egitea pentsatu genuen: Eduki ontzi handienak ez zeukan ezer idatzita horregatik pentsatu genuen decalitro bat izango zela bere aurretik zegoena medio decalitro zelako. Eduki ontzi handian bi medio decalitro  sartzen zirela konprobatu genuen.



























Hurrengo konprobaketa ez zitzaigun ondo irten, ZERGATIK?



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina