2014-06-10

MONTESSORIREN BARRA GORRIAK

Maria Montessoriren material sensoriala, hori bai material borobila!
1870. urtean jaio zen Maria Montessori. Garai artako gizarteari eta bere familiari aurre eginez, 1896an Italiako lehen emakume sendagile bilakatu zen. Aurrerago, antropologia ikasi zuen eta filosofian doktoratu zen.

Beti, emakume eta umeei laguntzeko prest, haiek babestu nahian gizarteak beti alboz isten zituelako.
Turinen, adimen-urritasuna zuten umeen hezkuntzaren garrantziaz hitzegitera joan zenean psikiatriko baten umeek ogia jan beharrean mamiarekin pelotak egin eta haiekin jolasean zebizela ikusi zuen. Umeek beraien inteligentzia garatzeko gauza errealak, objetuak ikutu behar zituztela ohartu zen. Momentu hori klabea izan zen.Bere bizitza umeen beharrei zuzentzea erabaki zuen. Hor hasten da MONTESSORI METODOA.

Nik ez dut metodoa hitzez hitz jarraitzen, bakarrik matematikako atalean zentratzen naiz eta nire erara apur bat moldatuz baina esan beharra daukat oso oso interesgarria iruditzen zaidala.Geroz eta gehiago ikasi geroz eta jakin-min handiagoa dekot.

Oraingoan, barra gorriei buruz hitzegingo dut beraiekin egin daitezken ariketa batzuk azalduko ditut.

 Nik, barra gorriak ez ditut erosi, nik egin ditut. Montessoriren barra gorrien zabalera eta nire barren zabalera ez datoz bat baina luzeerak bai. Barra luzeak 1m neurtzen du. Horrela umea metroarekin ohitzen da, ohiko unitatea delako. Ariketak:

1.- Ordenatu: handitik txikira, txikitik handira
2.- Autokonprobaketa
3.- Behin ordenatuta egon da, bat kendu eta falta dena asmatu behar dute.

Ariketa hauek eginez ,Umeek luzeera espazioan kokatzen ikasten dute eta sailkatzen hasten dira, logika matematikoa garatuz.


Hau zenbaki barrak ( Montessoriren beste material bat irudian agertzen dena) baino lehen egin beharreko ariketa da. Hurrengo bideotan ume nagusiagoekin egindako esperientzia bat izan denez, nik barra gorriekin egiten dena gehi zenbaki barrena egin dut. Baita momentuan iruditu zaidana ere. Umeek gidatzen naute.








Oso interesantea iruditzen zait regletak sartu aurretik lan hau egitea batez ere haur hezkuntzan.




Bideo batzutan euskeraz eta gaztelaniaz aritzen naiz.
En algunos videos aparte de hablar euskera tambien doi alguna esplicacion en castellano.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina